Itxi

basauri

SAN FAUSTO

Basaurik sanfaustoak ospatuko ditu urriaren 8tik 16ra arte

AITOR RUIZ | EITB.EUS

Urrian San Fausto jaiak ospatu baino lehen, San Isidro, Kalero eta San Migel auzoetako festak eta Festibas ekitaldia izango dira Basaurin.

  • Bazkari herrikoia Basauriko San Faustoko jai patronaletan. Artxiboko irudia.

    Bazkari herrikoia Basauriko San Faustoko jai patronaletan. Artxiboko irudia.

Basaurik San Fausto jai patronalak ospatuko ditu urriaren 8tik 16ra. Horrez gain, baina, udalerriko hainbat auzotan, San Migelen adibidez, festak izango dira, baita Festibas jaialdia ere.

Udalerriak bi egun esanguratsu ditu maiatzean: hilaren 15ean, San Isidro jaiak ospatzen dituzte, Bentan, eta hilaren 21ean, Finagako San Martin eguna, horren omenezko ermitan.

Aipatutako bi data horiei San Isidro plazan izango den Festibas jaialdia gehitu behar zaie. Basozelaiko hiritar zentroa erabiltzen duten herriko musika-taldeak omentzeko ekitaldia izango da. Kontzertua emango dute Bentako plazan, eta bertan jotzeko prest agertu diren sei taldek eskainiko dute.

Ekainaren 24an, Basozelai eta Pozokoetxe auzoetan, sanjoanak ospatuko dituzte. Basauritar Dantza Taldeak ohiko kalejira egingo du, eta bestelako ekimen batzuk ere antolatuko dituzte; txokolatada, musika-emanaldiak eta San Joan sua, besteak beste.

Irailaren 2tik 4ra, El Kalero auzoa izango da jaietan, eta hil amaieran, irailaren 29an, San Migel auzoan egingo dituzte ospakizunak.

San Fausto, jai indartsuak

Urriaren 8tik 16ra, jai patronalak ospatuko dituzte Basaurin, “Eskarabillera” protagonista dela. Nabarmentzeko modukoa da bertako jaietan egiten duten edari tradizionala: zurrakapotea. “Herriko taldeak” elkarteko kuadrilla edo lagun-taldeek egiten dute, eta lokalez lokal joaten dira herritik edaria eskainiz.

daria eskainiz.