kirolak
Buesa Arenan
Caja Laboral-Manresa (78-69): Arabarrek erraz irabazi dute
Josu Bilbao
Erredakzioa
Baskoniak garaipen garrantzitsua lortu du etxean Suzuki Manresaren aurka, Teletovicen 31 puntuei esker, eta Splitter gabe.
&' || 'nbsp;Gasteiztarrek garaipen ona lortu dute aurkari gogor baten aurka, Manresaren aurka etxean. Teletovic erabakiorra izan da, sartu dituen 31 puntuekin. Hermann, San Emeterio eta Brad Oleson ere ondo egon dira taldeari sendotasuna emanez.
Caja Laboralek nahiz eta Splitter, Singletary eta Baracen bajak eduki, partida ondo hasi zuen. Baskoniak ezin izan zuen San Miguel jokalaria defentsan gelditu eta Manresa aurretik jarri zen lehen laurdenean zehar hasierako 5-5aren ondoren. Ivanovicek Teletovic erabili behar izan zuen emaitzari heltzeko eta arabarrak 3 puntuz galtzen joan ziren atsedenaldira (17-20).
Bigarren laurdenean, etxekoak ongi irten ziren eta Teletovicen puntuei eta Pau Ribasen gidaritzari esker, partidari buelta ematea lortu zuten (24-22). Suzuki Manresa hurbil mantendu zen markagailuan baina Caja Laboralek 7 aldeko diferentzia lortu zuen atsedenaldia baino lehenago (37-30).
Hirugarren laurdenean, Ivanovicen mutilek autoritate kolpe bat eman zuten markagailuan eta Teletovicek ez zuen barkatu bere jaurtiketekin. Baskoniak 16 puntuko aldea lortu zuen (50-34) eta Buesa Arenak trankil jarraitu zuen nola ateratzen zuen bere taldeak partida aurrera, nahiz eta baja garrantzitsuak eduki. Azken laurdena aurretik, gasteiztarrak 60-43 irabazten zuten.
Arabarrek ederki bideratu zuten partida azken laurdenean eta Hermannek laguntza bikaina ekaini zion taldeari bai defentsan eta erasoan. Teletovicek toki guztietatik sartzen zituen jaurtiketak eta Manresa markagailuan hurbildu zen nahiz eta gasteiztarrek kontrolatuta eduki zuten norgehiagoka. Azkenean, 78-69ko garaipena lortu zuten Ivanovicen mutilek eta etxean indartsu jarraitzen dute.
&' || 'nbsp;
Fitxa teknikoa:
78 - Caja Laboral (17+20+23+18): Huertas (9), Oleson (4), San Emeterio (10), Teletovic (31), Golubovic (2)-hasierako bostekoa-, Ribas (5), English (6), Herrmann (11), Buesa.
69 - Suzuki Manresa (20+10+13+26): San Miguel (10), Grimau (11), Montáñez (5), Ivanov (8), Cusworth (6)-hasierako bostekoa-, Gladyr (7), Alzamora, Lewis (11), López (5), Llorca (5), Toledo (1).