telebista
Astearte honetan
Juan Mari Otxoa FINECO taldeko analista, "Egun On Euskadi" saioan
A.H.
EITB
Adituak gaurkotasun ekonomikoaren inguruko hausnarketa egingo du goizeko 08:30etatik aurrera ETB-2n.
Juan Mari Otxoa FINECO taldeko analista da eta astearte honetan ETB-2ko "Egun On Euskadi" saioan izango da gonbidatu. Adituak Aitzol Zubizarretaren galdera guztiak erantzungo ditu eta gaurkotasun ekonomikoaren inguruko analisia egiteaz gain, burtsen eta Europako merkatuen egungo egoera aztertuko du.
Bestalde, Juan Carlos de Julian eta Olatz Barriuso solaskideek gaurkotasuneko gaiak komentatuko dituzte eta Vanessa Sanchezek eguneko albiste garrantzitsuenen kontakizuna egingo du goizeko 08:30etatik aurrera ETB-2n.