Bertsolaritza
Labrit pilotalekuan
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala, larunbat honetan Iruñean
Erredakzioa
Zortzi bertsolari lehiatuko dira oholtza gainean: Julio Soto, Xabier Silveira, Estitxu Arozena, Jon Barberena, Julen Zelaieta, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Xabier Terreros.
Labrit pilotalekuak hartuko du larunbat honetan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala. Emanaldia 17:00etan hasiko da eta pilotalekuko ateak 15:45ean zabalduko dituzte.Nafarroako zortzi bertsolari onenak igoko dira taula gainera txapelagatik lehiatzeko: Julio Soto, Xabier Sirlveira, Estitxu Arozena, Jon Barberenea, Julen Zelaieta, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Xabier Terreros.
Finalerako sarrera guztiak agortu dira eta beraz gaur ez da sarrerarik salgai jarriko, baina hala ere, sarrerarik lortu ez dutenak finala interneten zuzenean ikusteko aukera izango dute www.bertsoa.com web orrian. Honez gain, igandean ere ETB-1eko "Hitzetik Hortzera" saioan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren inguruko saio berezia egingo dute, 21:00etatik aurrera.