Itxi

Norteko Ferrokarrila

Zientzia

Arrano arrantzale baten aldeko requiem bat 'Norteko Ferrokarrilean'

G.R.

Euskadi Irratia

Desagertzeko arrisku kritikoan dagoen ale baten hilketa aztertu dute.

  • Arranoa

Audioak (1)

Urriaren 16an arrano arrantzale bat hil zuten Zumarragako lurraldean, Pagotxeta izeneko ehiza-lerroan. Ale hori Alemanian jarri zioten hankan eraztuna, eta migrazio-bidean zihoan hegoalderantz. Espezie asko daude desagertzeko arriskuan, baina ez denak arrisku maila berarekin, eta arrano arrantzalearen ale bat galtzea oso kontu larria da, Espainiako hegaztien liburu gorriaren arabera, espeziea desagertzeko arrisku kritikoan baitago.

Rafa Saiz Itsas Enara Ornitologia elkartearen presidenteak hitz egin du arranoen egoeraz bai Euskal Herrian bai eta Europa osoan ere, eta oso larritzat jo du kasu hau. Arrano arrantzale bat hiltzea oso larria da, eta, gainera, horren aurrean salaketa bortitzak ez izatea are larriagoa.