Itxi

Gasteiz

Gasteizko eskola batean

Loak hartuarena egin dute lapurtzen ari zirela harrapatu dituztenean

Erredakzioa

Polizia eskolara sartzean, barruan bi pertsona aurkitu ditu eta hauek, udaltzainak ikustean, loak hartuarena egin zuten.

Gasteizko Udaltzaingoak 18 eta 28 urteko bi gazte atxilotu ditu, Arabako hiriburuko ikastetxe batean lapurtzen saiatzea egotzita. Poliziak aurkitu zituenean, loak hartuarena egin zuten.

Udaltzaingoak azaldu duenez, gaueko 2:00etan Gasteizko alde zaharreko ikastetxe bateko alarma aktibatu egin zen.

Polizia eskolara heltzean, barruan bi pertsona aurkitu zituen eta hauek, udaltzainak ikustean, loak hartuarena egin zuten.

Lapurtzen saiatu zirela frogatu ondoren, Udaltzaingoak gazteak atxilotu egin zituen.