Itxi

Gasteiz

Erasoa

Ezagutzen ez zuen emakume bati jotzeagatik atxilotu dute, Gasteizen

Erredakzioa

Begietan, belarri batean eta hanketan zauriak eragin zizkion emakumeari. Gertaera goizaldeko 2:00etan izan zen, Esperanza klinikatik gertu.

Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, ezagutzen ez zuen emakume bati jipoi bat ematea egotzita. Begietan, belarri batean eta hanketan zauriak eragin zizkion emakumeari.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gertaera goizaldeko 2:00etan izan zen, Esperanza klinikatik gertu.

Emakumeak berak eman zion Ertzaintzari erasoaren berri. Jasotako kolpeen ondorioz, begi batean, belarri batean eta hanketan hematomak zituen. Ertzaintzak anbulantzia bat eskatu zuen, eta emakumea Santiago ospitalera eraman zuten.

Ondoren, ertzainek erasotzailea aurkitu zuten, tokitik gertu. Atzeman zutenean ertzainen aurkako jarrera erakutsi zuen, eta, azkenik, atxilotu egin zuten.