Itxi

Gasteiz

Adingabekoak galbideratzea

Adingabe bati dirua eskaini dio sexu-harreman baten truke, Gasteizen

Erredakzioa

Egindako ikerketari esker, poliziek gizonezkoaren etxebizitza miatu zuten, eta hainbat argazki, komiki eta bideo aurkitu zituzten.Gas

Gasteizko Udaltzaingoak 75 urteko gizonezko bat atxilotu du, adingabe bati sexu-harreman baten truke dirua eskaintzea leporatuta Horrez gain, haur-pornografiarekin zerikusia duen materiala aurkitu du poliziak atxilotuaren etxean.

Ohar batean jakinarazi dutenez, gizonezkoak adingabe bati dirua eskaini zion sexu-harreman bat mantentzearen truke.

Egindako ikerketari esker, poliziek gizonezkoaren etxebizitza miatu zuten, eta hainbat argazki, komiki eta bideo aurkitu zituzten.

Iturri horien arabera, material horretan, adingabeak agertzen ziren.