Itxi

Bilboko Aste Nagusia

Kartel lehiaketa

'Marilynjaia'k iragarriko du 2012ko Aste Nagusia

Erredakzioa

2012ko edizio honetan 245 lan aurkeztu dira, iaz baino 15 lan gehiago. Udalak 2.500 eurorekin saritu du irabazlea.

  • 'Marilynjaia' kartela. Argazkia: EFE

    'Marilynjaia' kartela. Argazkia: EFE

Peru Isasi bilbotarraren 'Marilynjaia' kartela 2012ko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketaren irabazlea izan da.

Udaleko web orrialdeko botoek, tokiko komunikabideen bidez jasotakoek, Zabalgune eraikinekoek eta epaimahaiaren erabakiak, kartel iragarlea hautatu dute sei lan finalisten artean.

2012ko edizio honetan 245 lan aurkeztu dira, iaz baino 15 lan gehiago. Udalak 2.500 eurorekin saritu du irabazlea.

Irabazleak 'La compañia de la comunicacion' agentzian lan egiten du. Aurretik, Adtiva Comunicación Creativa eta Vudumedia agentzietan aritu da.

Irabazleak hainbat sari eskuratu ditu dagoeneko: Getxophoto Argazkiaren Nazioarteko Lehiaketaren Lehenengo Saria (2008), Getxoko Erakuslehioen XVI. Irudiaren Lehiaketa (2006) edo Zornotzako Gazte Informazio Bulegorako Logotipoen Lehiaketa irabazi ditu, baita hainbat jaietako kartel lehiaketa batzuk ere.

Peru Sarriak oso argi zeukan kartelaren ideia, "urtero aurkeztu behar nuen ideia berdina, irabazi arte". Jakin badaki Marijaiaren irudia aldatzea ez dela guztion gustukoa izango baina, "emakumeek ondo hartzea espero dut, indartuta senti daitezen, lotsak etxean utzita".