Itxi

AEBko hauteskundeak

Sanferminak 2012

Zezenek ez dute inor adarkatu laugarren entzierroan

Erredakzioa

Hala ere, hainbat korrikalari erori dira, eta bost pertsona eraman dituzte ospitalera.

  • Zezenek ez dute inor adarkatu, laugarren entzierroan. Argazkia: EITB

    Zezenek ez dute inor adarkatu, laugarren entzierroan. Argazkia: EITB

Salamancako El Pilar ganadutegiko zezenak izan dira laugarren entzierroko protagonistak. Zezenek ez dute inor adarkatu gaurko entzierroan, baina hainbat korrikalari erori dira, eta bost pertsona eraman dituzte ospitalera.

Hiru korrikalari Estafeta kalean zauritu dira eta beste bi, Mercaderesen. Osasun zerbitzuek eskaini duten informazioaren arabera, zaurituetako batek garezurrean kolpea hartu du, beste bik hankan min egin dute eta laugarrenak, besoan.

Aurtengo sanferminetako entzierrorik azkarrena izan da gaurkoa. Bi minutu eta 22 segundotan egin dute ibilbidea El Pilar ganadutegiko zezenek.