Itxi

Goenkale

Sanferminak 2012

Adarkadaz zauritutakorik ez, bosgarren entzierroan

Erredakzioa

Gaurko parte medikoa laburra da. Zezenek ez dute inor adarkatu, baina hainbat korrikalari erori dira, eta lau ospitalera eraman dituzte.

03:17
Sanferminetako bosgarren entzierroa
Cadizeko Fuente Ymbro ganadutegiko zezenek egin dute 2012ko sanferminetako bosgarren entzierroa. Medikuen partea laburra da; izan ere, zezenek ez dute inor adarkatu. Hala ere, hainbat korrikalari erori dira, eta lau ospitalera eraman dituzte.

Zezenetako bat noraezean geratu da plazaren erdian, eta behin baino gehiagotan erori da. Azkenean, toreatzaileek bultzaka sartu behar izan dute.

Ia zezen guztiak bi minutu eta erdian iritsi dira zezen-plazako ukuilura, baina seigarrena ukuiluan sartu denerako 3 minutu eta 12 segundo bete dira.