Itxi

Bilboko Aste Nagusia

Marijaiaren 'doodlea'

Marijaia Googleko protagonista bilakatzea proposatu dute

Bilboko Udalek gutun bat bidali dio Gooogle bilatzaileari, datorren abuztuaren 18an, Aste Nagusiaren txupinazoaren egunean, Marijaia bere hasierako orrialdearen irudia izatea eskatzeko.

  • Bilboko Udalak Googleri poposatutako Marijaiaren doodlea. Argazkia: Bilboko Udala

    Bilboko Udalak Googleri poposatutako Marijaiaren doodlea. Argazkia: Bilboko Udala

Bilboko Udaleko Jaietako Sailak gutun bat bidali dio Gooogle bilatzaileari, datorren abuztuaren 18an, Aste Nagusiaren txupinazoaren egunean, Marijaia bere hasierako orrialdearen irudia izatea eskatzeko. Gutunarekin batera, "doodle" eredu bat bidali da bilatzailearen dekorazio aldaketez arduratzen den sailera.

Orain, Bilboko Udaletik adierazi dutenez, Aste Nagusiaren jarraitzaileei dagokie hautagaitza honi laguntza eskaintzea, Aste Nagusiaren Facebookeko kontuaren bitartez.

Sostengu nahiko lortzen bada, "gure jaietako erregina etxe guztietako ordenagailuetan egun batez ikusteko aukera izango dugu", esan dute Bilboko Udaletik.