Tania Calvo eta Unai Elorriaga hiru dominarekin itzuli dira Glasgowtik
Tania Calvo eta Unai Elorriaga pistako Munduko Kopan bigarren saioa jokatu dute. Calvok zilarra lortu du abiadura-proban, eta brontzea 500 metrokoan. Elorriagak, brontzezkoa erdietsi du omniumean.