cerrar buscador

EITB Maratoia 2023, abenduaren 14an; minbiziaren ikerketarako diru-bilketa – EITB

EiTB MARATOIA

14:09

EiTB MARATOIA

Saria

EITB Maratoiak jasoko du Antonio Menchaca Fundazioaren 2022ko Elkartasun Sarietako bat

EITB Media

Izangai elkartea, Mª Carmen Rotaetxe boluntarioa eta Deustuko Pasionistak parrokiako Roman Elexpuru apaiza ere saritu dituzte. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 17an egingo dute Bizkaiko hiriburuko Sala BBK aretoan.

  • EITB Maratoia

    EITB Maratoia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EITB Maratoiak jasoko du Antonio Menchaca Fundazioaren 2022ko Elkartasun Sarietako bat, "sentsibilizatzen eta medikuntza ikerketarako dirua biltzen laguntzeagatik". Fundazioak berak eman du sarien berri asteazken honetan, uztailak 20.

EITB Maratoiarekin batera, beste hiru saritu ere iragarri dituzte: Izangai elkartea, baliabiderik gabeko Bilboko 150 etorkin baino gehiago artatzen egiten duen lanagatik; Mari Carmen Rotaetxe, hainbat hamarkadatan zehar Bilboko Gotzaindegian gaixoei laguntzeko zerbitzuko boluntarioa; eta Roman Elexpuru apaiza, Deustuko Pasionistak parrokian ehunka pertsona zaurgarriri 25 urtez arreta ematen egindako lanagatik. "Antonio Menchaca Fundazioaren patronatuak erabaki du erakunde horiek saritzea, lan solidario nabarmena eta etengabea egiten dutelako, batez ere gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonekin", azaldu du erakundeak.

Sari banaketa ekitaldia azaroaren 17an egingo dute Bizkaiko hiriburuko BBK Aretoan.

Antonio Menchaca Careagak sortu zuen Antonio Menchaca Fundazioa 1974an, bere aitaren omenez. Ordutik, ehundik gora pertsona eta erakunderen lana saritu izan dute, eta kultura, zientzia eta europazaletasuna sustatzeko helburua ere badute.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.