cerrar buscador

Glasgowko klimaren goi-bilera 2022: eduki bereziak eta bizikleta ibilbidea

#EKIN_KLIMA

19:30

#EKIN_KLIMA

#EKIN_klima

EITBren Bilboko eraikina arteaz eta biodibertsitateaz jantzi da krisi klimatikoaz ohartarazteko

EITB Media

"Natura Bizia" dokumental sailaren irudiak eta "Eguraldia" saioko ikusleek igorritako argazkiak biltzen dituen bideo-mapping bat Bilboko egoitzaren kanpoaldean ikusgai izan da azaroaren 5ean, 6an, 7an, 8an eta 9an, 19:00etatik 21:00etara.

3:54
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Larrialdi klimatikoaren aurrean eta Glasgowko COP26 goi-bileraren harira EITBk martxan jarri duen #EKIN_klima kanpainaren baitan, Euskal Irrati Telebistaren Bilboko egoitzak ere ekimenarekin egin du bat ostiral honetatik aurrera, fatxadan proiektuko den bideo-mapping berezi batekin. June Ansoleaga "Eguraldia" saioko aurkezleak jarri du martxan ikuskizuna, azaroaren 5ean, 19:00etan. Bertan egon dira ere Angel Sandimas, bideo-mappingaren egilea; Zuriñe Zulaika, "Eguraldia" lantaldeko arduraduna; eta Itziar Aranguren, Itxaso Martin eta Jon Lamarka, EITBLab-eko kideak.

Hala, arteaz, biodibertsitateaz eta klimaz jantzi da EITBren eraikina, #EKIN_klima kanpainarako bereziki sortutako ikus-entzunezko ikuskizun batekin.

Krisi klimatikoaz ohartarazteko helburua duen istorioa du bideo-mappingak oinarri, irudi oso bereziekin. Izan ere, "Natura Bizia" saioko irudi ikusgarrienak eta "Eguraldia" programako ikusleek Salbatu zure bazter kuttunena larrialdi klimatikotik ekimenera bidalitako argazkiak bildu dira bertan. Gainera, EITBren egoitzako fatxada ere ikuskizunaren parte da, eraikinaren beraren formak, izkinek eta ezaugarri bisualek artelanarekin bat egiten baitute. Hori dena soinuak lagunduta, Angel Sandimas artista nafarrak sortutako ikus-entzunezko lan batean.

Argazkia: EITB Media

Argazkia: EITB Media

Sandimas artista digitala da, eskarmentu handikoa animazio lanetan, bereziki eduki digitalen sorkuntzan museo eta multimedia ikuskizunetarako. 2012an Gernika animaziozko film laburra estreinatu zuen, Jose Luis Zumeta margolariaren lanekin eta Mikel Laboaren musikarekin; eta hainbat bideo-mapping ere egin ditu, horien artean 2014an Oliteko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren inaugurazio ekitaldirako sortutakoa, gazteluaren begiratokiko fatxadan. Gainera, zenbait jaialditan ere parte hartu du, tartean Moskuko Circle of Light mapping lehiaketan.

Herritarrek aukera izan dute '#EKIN_klima' bideo-mappinga EITBren Bilboko eraikinaren fatxadan ikusteko azaroaren 5ean, 6an, 7an, 8an eta 9an, 19:00etatik 21:00etara.

Argazkia: EITB Media

Argazkia: EITB Media

1:25

#EKIN_klima kanpaina

EITBk bat egin du larrialdi klimatikoaren gaiarekin, azaroaren 12ra bitartean Glasgown egiten ari diren goi bileraren karietara. Hala, komunikazio kanpaina berezi bat abiatu du EITBk #EKIN_klima lelopean, hainbat ekimen sustatuz.

eitb.eus/klima webgune berezia jarri da martxan, #EKIN_klima ekimenaren inguruko eduki guztiekin eta Glasgowko goi bileraren informazioarekin. Izan ere, EITB COP26 goi bileraren jarraipen zabala ari da egiten telebista zein irratietako albistegi eta saioetan, eta baita Interneten ere.

#EKIN_klima kanpainaren baitan ere, Hodei Arrausi kazetariak, Amane Iglesias kamerariarekin eta Amaia Larruzea kazetariarekin batera, bidaia abiatu du Bilbo eta Glasgow artean, "0 isurketa" lelopean. 12 egunetan 2.831 kilometro egingo dituzte bizikleta, trena eta ferrya erabilita, eta bidaiaren inguruko guztia EITBren medio eta leiho ezberdinetan jarraitu daiteke, argazki, erreportaje eta kronika ezberdinekin. Gainera, bidaldiaren nondik norakoak mapa interaktibo baten bitartez jarraitu daitezke, etapa bakoitzaren informazioarekin.

Bestalde, azaroaren 24tik klima-aldaketaren inguruko dokumental eta film laburren programazioa ari da eskaintzen ETB; eta Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak informazio tarte laburrak eskaintzen dituzte, aldaketa klimatikoari aurre egiteko jarraibide eta ekintzekin.

#EKIN_klima

#EKIN_klima

#EKIN

Klima-aldaketaren erronkari aurre egiteko kontzientziazio kanpaina eta ekimen sorta hau izango da Ikus-Entzunezko Taldeak guztioi eragiten digun kausa sozial horri egingo dion ekarpena. Hain zuzen ere, EITBk martxan jarritako #EKIN_ ekimenaren lehen kausa da larrialdi klimatikoa. Hala, euskal gizarteak dituen kezkei arreta berezia jarriko die Euskal Irrati Telebistak datozen hilabeteotan eta horretarako #EKIN_(+ kausaren izena) kontzeptua erdigunean duen egitasmoa jarri du martxan. Horren bidez, gure gizartean ekiteko beharra azpimarratu nahi du, gure gizartea eraldatu eta hobetzeko.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.