telebista
Bigarren edizioa
'El Conquistador del Aconcagua' eta 'La Aventura' saioen aurkezpena
EITB
'El Conquistador del Aconcagua' eta 'Aconcagua, La Aventura' aurkezteko prentsaurrekoa egin da gaur EITBko Bilboko egoitzan.
Lehiaketa igandean, irailaren 18an, hasiko da ETB-2n Julian Iantzik aurkeztuta. Bigarren edizioan 16 lehiakidek parte hartuko dute. Mendiari buruz ezer asko ez dakiten lagunak dira eta Juanito Oiarzabal izango dute gidari. Astelehenean, berriz, 'Aconcagua, La Aventura' eztabaida gidatuko du Iñaki Lopezek.
Prentsaurrekoan, Joselu Blanco ETBko Programazio zuzendariarekin batera, Patxi Alonso Hostoileko produktore eragilea, Joxan Goñi saioaren zuzendaria, Julian Iantzi eta Iñaki Lopez aurkezleak eta Mikel Goñi lehiakidea izan dira.