Itxi

EITB TALDEA

Adingabeei sexu abusuak

Adingabeen kontrako sexu abusuen inguruko esklusiba lantzen ari da EITB Media aste honetan

EITB Media

Asier Sanchez EITBko kazetariak Bermeoko Jose Done eskolan izandako sexu abusuak ikertu, biktimak elkarrizketatu eta ustezko egilearekin ere hitz egin du Madrilen. Oihartzun eta soka luzea izaten ari da albistea.

  • Asier SAnchez kazetaria biktimetako batekin hizketan.

    Asier SAnchez kazetaria biktimetako batekin hizketan.

EITB Mediak astelehenean atera zuen argitara Bermeoko Jose Done ikastetxean hainbat adingabek sexu-abusuak pairatu zituztela 70eko hamarkadaren amaieran. Asier Sanchez EITBko kazetariak biktimak elkarrizketatu ditu Bermeon, baita ustezko egilea ere, Jose Done ikastetxeko zuzendaria izandakoa, Madrilen.

Salaketen berri izan ostean, Bilboko Elizbarrutiak ikerketa bat abiatuko zuela iragarri zuen, eta atzo Menesianoen ordenak sexu-gehiegikeriak gaitzetsi zituen eta biktimei barkamena eskatu zien eragindako sufrimenduagatik.

EITBren esklusiba oihartzun eta soka luzea izaten ari da. Bermeoko Udalak adierazpen instituzional bat onartu du Jose Done Ikastetxean salatutako ustezko sexu abusu "larri eta jasanezinak" gaitzetsiz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkoreka, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, Carmen Adan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) fiskal nagusia eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea ere mintzatu dira EITBk azaleratutako albistearen harira. Bestalde, Euskal Herriko komunikabideetan ere oihartzuna izaten ari da albistea.

Ezagutzen ez diren beste hainbat lekukotza eta informazio azaleratzen dabil EITB Media, oraindik ere.