Gizartea -

Sexu abusuak adingabeei

Bermeoko Udalak Jose Done Ikastetxean salatutako abusu "larri eta jasanezinak" gaitzetsi ditu

Udalak, gainera, herritarrei eskatu die "gertakari hauei aurre egiteko". Udal talde guztiek gaitzetsi dituzte "publiko egindako ustezko gertakari onartezinak".

Bermeoko Udalaren adierazpen instituzionala.
Bermeoko Udalaren adierazpen instituzionala.
Bermeoko Udalaren adierazpen instituzionala.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeoko Udalak adierazpen instituzional bat onartu du Jose Done Ikastetxean salatutako ustezko sexu abusu "larri eta jasanezinak" gaitzetsiz eta erakundeei neurriak hartzeko eskatuz. Gainera, gizarteari isilik ez geratzeko eskatu dio, eta esan du "justizian eta erreparazioa beharrezkoak direla honelako gertakari larriak berriro gertatu ez daitezen".

Udalak, adierazpen instituzionalean, gogorarazi du azken egunotan zenbait pertsonak menetarren Jose Done Ikastetxe zaharreko zuzendari eta anai ohiaren aldetik sexu abusuak jasan zituztela salatu dituztela Ertzaintzaren eta Bilboko Elizbarrutiaren aurrean.

Horregatik, Bermeoko Udaleko talde guztiek, aho batez, "indar eta irmotasun osoz" gaitzetsi dituzte "publiko egindako ustezko gertakari onartezinak". "Jose Done Ikastetxean adin txikiko ikasleei egindako ustezko sexu abusuak giza-eskubideen haustura larri eta jasanezinak dira", gehitu dute.

Udalak "biktimen aldeko postura argi eta sendoa" adierazi du, eta "maitasun, babes eta elkartasunik zintzoena" helarazi die, baita senideei ere, eta "haien eskura jartzen ditu arreta eta laguntzarako udal-zerbitzuak, bai eta behar duten laguntza guztia ere".

Bere arabera, "ustezko eraso  hauek ezin dira erantzunik gabe geratu". Horretarako, herritarrei eskatu die "gertakari hauei aurre egiteko". "Ezin da tolerantziarik agertu. Biktimak erdigunean jarri behar ditugu. Une zail eta gogor hauetan denon babesa sentitu behar dute eta hala adierazi nahi diegu", gehitu du.

Udalak esan du, abusu kasuen aurrean, erasotzaileek "aurrean izango gaituztela eta gure herrian tokirik ez dutela". "Bermeok ez ditu honelako erasorik onartzen", gehitu du.

"Dagozkien instituzioei hartu beharreko neurriak hartzea eskatzen diegu eta bidelagun izango gaituzte gertakari hauen aurrean argia jartzerakoan. Justizia eta erreparazioa beharrezkoak dira honelako gertakari larriak berriro gertatu ez daitezen", bukatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Alex de la Iglesia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Umeak Sexu erasoak Sexu abusuak Eliza Katolikoan Eliza Katolikoa albisteak