Gizartea -

EITB Mediaren esklusiba

Bermeoko Jose Done ikastetxean abusuak jasan zituzten hiru biktimak salaketa aurkeztu dute Ertzaintzan

Bilboko Elizbarrutia hasi da gutxienez bost pertsonak pairatutako sexu abusuak ikertzen. Poliziaren aurrean aurkeztutako salaketokin, baina, auzibidea abiatu da.

Biktimetako bat, ETBko kazetariari eskainitako elkarrizketan. Argazkia: EITB Media
Biktimetako bat, ETBko kazetariari eskainitako elkarrizketan.
Biktimetako bat, ETBko kazetariari eskainitako elkarrizketan. Argazkia: EITB Media

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeoko Jose Done ikastetxeko erlijioso batek egindako sexu abusuen hiru biktimak salaketa aurkeztu dute Ertzaintzaren aurrean, eta Poliziak ikerketa bat jarri du martxan, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. 

EITBk atzo esklusiban jakinarazi zuenez, ikastetxe horretako gutxienez bost ikaslek pairatu zituzten abusuak 70ko hamarkadan. Abusuak garai hartan zuzendaria zenak egin omen zituen. Bilboko Elizbarrutiak ikerketa abiatu du.

Euskadiko poliziaren aurrean aurkeztutako salaketokin, kasuek auzibidea hasi dute, delituak preskribatuta dauden arren. Iaz onartu zuten Kongresuan Haurrak eta Nerabeak indarkeriaren aurrean erabat babesteko Lege Organikoa, eta horren arabera, pederastia kasuen biktimek 5-15 urteko epea dute salatzeko 35 urte betetzen dituztenetik (lehen, 18 urtetik aurrera hasten zen zenbatzen).

Gaurkoan Jose Done ikastetxeko beste bi biktimekin hitz egin du Asier Sanchez ETBko kazetariak. Jasandako infernua kontatu eta Elizak abusuen berri zuela kritikatu dute: "Hau bazekiten, baina isildu egin ziren".

''Beste anaia erlijioso batek dena ikusi zuen, atea itxi zuen, eta joan egin zen''
''Beste anaia erlijioso batek dena ikusi zuen, atea itxi zuen, eta joan egin zen''
''Beste anaia erlijioso batek dena ikusi zuen, atea itxi zuen, eta joan egin zen''

1:59
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Indarkeria matxista Bizkaia Salaketak argazkiak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Umeak Sexu abusuak Eliza Katolikoan Eliza Katolikoa