Itxi

EITB TALDEA

'Review: Ukraina'

Inbasioaren urteurrenean Ukrainan egondako EITBko lantaldearen saio bereziak, Instagramen eta Tik Token

EITB MEDIA

Guztira, 7 atal izango dira, eta kazetariek, teknikariek eta EITBko lantaldeko kideek beraien esperientzia gogoratuko dute. Han bizi izandakoari buruzko gogoeta egingo dute, elkarrizketa formatuan.

  • Review: Ukraina

    Review: Ukraina

'Review: Ukraina' proiektua estreinatu da astearte honetan EITBko Instagram eta Tik Tok kontuetan, gerraren inguruko saio berezia, inbasioaren urteurrenean Kievera bidaiatu zuen EITBko taldearen eskutik.

"Frontean" izan da lehen atalaren izenburua, eta bertan Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko arduraduna eta Amane Iglesias kamera-operadorea aritu dira solasean.

Otsailaren 24an, urtea bete zen Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik, eta EITBko kazetari eta teknikarien ordezkaritza zabala bertan izan zen, inoiz ez bezalako jarraipen informatibo batean. Bi aste geroago, talde hori berriro bildu da Review saio berezian, han bizitakoaz hitz egin eta hausnartzeko.

Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko arduradunaz gain, Radio Euskadiko Dani Alvarez, Xabier Garcia Ramsden, Xabier Madariaga kazetariek eta Joseba Urruela teknikariak, eta Iñaki Guridi eta Mikel Rotaetxe Euskadi Irratiko kazetariek parte hartzen dute proiektu honetan. Horrez gain, Xabier Usabiaga eta África Baeta Euskal Telebistako albistegietako aurkezleak, Edurne Arrieta ETBko produktorea eta Amane Iglesias kamera-operadorea ere izango dira. Haien gogoetan dialogo formatuan entzuteaz gain, bertan grabatutako irudiak ikusteko aukera izango da, kasu honetan, telefono mugikorraren bitartez.

Guztira, 7 pieza izango dira, euskaraz eta gazteleraz, eta banan-banan emitituko dira 21:00etan EITBren Instagram eta Tik Tok kontuetan. Guztiak EITBren YouTube kanalean ikusi ahal izango dira martxoaren 21ean, zazpi talak bilduko dituen pieza berezian.

Review

2023an, EITBk Review estreinatu du, lengoaia eta estetika digitalera egokituta, gaurkotasuna kontatzeko modu berri bat proposatzen duen formatu digitala. Proiektua "Review: Aita Mari"rekin abian jarri zen, Asier Sánchezen eskutik.