Itxi

Harri Herri

Harri Herri

Harri Herri

Herri kirolak

Harri-jasotzea oinarri duen "Harri Herri" txapelketaren bigarren edizioa, apirilaren 15etik aurrera, EITBn

EITB MEDIA

16 gizonezkok eta 16 emakumezkok hartuko dute parte, eta launa talde lehiatuko dira, lau kapitainen gidaritzapean.

0:00

"Harri Herri" herri kirol programa berritzailearen bigarren edizioa estreinatuko du EITBk apirilaren 15ean. Oraingoan ere, eta ETB1en eta eitb.eus-en eskainiko da harri jasotzea oinarri duen txapelketa astelehen gauetan, 22:30ean.

Martxoaren 7an aurkeztu zuten saioa EITBk Usurbilgo Saizar sagardotegian. Ekitaldian izan ziren Joseba Urkiola EITB Mediako Kiroletako zuzendaria, Izeta II, Zelai II eta Joseba Ostolaza entrenatzaileak eta Udane Ostolaza, Lierni Osa eta Karmele Gisasola emakume harri-jasotzaileak. Horrez gain, han izan ziren ere Luis Mari Bengoa Egur Sport enpresako arduraduna, eta Napo Lertxundi, txapelketako babesleetako bat den Saizar sagardotegiaren izenean.

Aurrekoan bezala, Juanan Legorburu eta Ane Muruamendiaraz kazetariak eta Iñaki Perurena harri-jasotzaile ohia arituko dira aurkezle lanetan; baina, oraingoan, laugarren kide ere izango dute alboan: Idoia Etxeberria harri-jasotzailea.

Aurten, 32 harri-jasotzailek hartuko dute bertan parte, 16 gizonezkok eta 16 emakumezkok; eta launa taldetan lehiatuko dira, lau gizonezkoetan eta lau emakumezkoetan. Talde bakoitzak talde-buru edo kapitain bana izango du: Luis Mari Telleria, Izeta II, Joseba Ostolaza eta Zelai II.

Joseba Urkiola

Joseba Urkiola

Asteasuko frontoian grabatu dira lehen bi finalerdiak eta finala ere. Publikoak bertan egoteko aukera izan zuen.

Harri-jasotzaileak, taldeak eta kapitainak

Zortzi talde izango dira guztira, eta talde bakoitzak harri baldar baten izena izango du: Albizuri, Igeldo, Etxauri, Laukariz, Mollarri, Ibiur, Ergobia eta Ulia.

GIZONEZKOEN TALDEAK

Taldeburua: Zelai II
Harri-jasotzaileak:
-Jon Unanue Goenatxo: 200 kiloko errektangularra
-Xabat Olaizola: 125 kiloko kubikoa
-Alex Merlo: 125 kiloko zilindro zaharra
-Jagoba Otaegi: 100 kiloko bola
____________

Taldeburua:  Luis Mari Telleria
Harri-jasotzaileak:
-Gari Garmendia: 200 kiloko errektangularra
-Beñat Telleria: 125 kiloko kubikoa
-Iraitz Arruti Burni txiki: 125 kiloko zilindro zaharra
-Inhar Urruzuno: 100 kiloko bola
____________

Taldeburua:  Izeta II
Harri-jasotzaileak:
-Aimar Galarraga: 200 kiloko errektangularra
-Hodei Iruretagoiena Izeta IV: 125 kiloko kubikoa
-Mikel Lopetegi Urra: 125 kiloko zilindro zaharra
-Ander Larrucea: 100 kiloko bola
____________

Taldeburua: Joseba Ostolaza
Harri-jasotzaileak: 
-Julen Diaz: 200 kiloko errektangularra
-Imanol Roto Lartain: 125 kiloko kubikoa
-Xiker Larrea: 125 kiloko zilindro zaharra
-Andoni Iruretagoiena Izeta VI: 100 kiloko bola

____________

Karmele Gisasola

Karmele Gisasola

EMAKUMEZKOEN TALDEAK

Taldeburua: Zelai II
Harri-jasotzaileak:
-Eider Garcia Durana: 100 kiloko errektangularra
-Karmele Gisasola: 62,5 kiloko kubikoa
-Sara Jimenez: 62,5 kiloko zilindro zaharra
-Itxasne Apraiz: 50 kiloko bola

____________

Taldeburua:  Izeta II
Harri-jasotzaileak:
-Maddi Gesala: 100 kiloko errektangularra
-Ainitze Zumeta: 62,5 kiloko kubikoa
-Garazi Ansa: 62,5 kiloko zilindro zaharra
-Nerea Arruti: 50 kiloko bola

____________

Taldeburua: Luis Mari Telleria
Harri-jasotzaileak:
-Aroa Sanchez: 100 kiloko errektangularra
-Lierni Osa: 62,5 kiloko kubikoa
-Naroa Arruti: 62,5 kiloko zilindro zaharra
-Estefania Etxebeste: 50 kiloko bola

____________

Taldeburua: Joseba Ostolaza
Harri-jasotzaileak:
-Olaia Esnaola: 100 kiloko errektangularra
-Goizeder Abendibar: 62,5 kiloko kubikoa
-Ane Atxutegi: 62,5 kiloko zilindro zaharra
-Udane Ostolaza: 50 kiloko bola

Harriak eta dinamika

Harri jasotzaile bakoitzak harri bakarrarekin lan egingo du eta denbora jakin bat izango du horretarako. Gizonezkoen harriak honako hauek dira: 200 kiloko errektangularra, 125 kiloko kubikoa, 125 kiloko zilindro zaharra eta 100 kiloko bola. Emakumezkoen harriak, berriz, hauek: 100 kiloko errektangularra, 62,5 kiloko kubikoa, 62,5 kiloko zilindro zaharra, eta 50 kiloko bola. Txandaka lehiatuko dira harri bakoitzarekin eta denbora tarte jakin bat izango dute lau harriekin lanean aritzeko. Jasoaldi bakoitza denborarekin sarituko da; hartara, talde bakoitzak denbora-altxorra lortuko du.

Zertarako denbora-altxor hori? Saio bakoitzean final moduko bat jokatuko dute  harri berezi batekin: txapelketa honetarako espreski aurkitutako harri baldar zail bat. Harri hori aurretik ikusi gabea izango dute, eta talde bakoitzak aurretik irabazi duen denbora-altxorra izango du harri baldarra jasotzen saiatzeko.

Lehen edizioan, Ergobia eta Etxauri taldeek eskuratu zuten txapela, final estuak jokatuta.