Itxi

Musika

Aldaketa

Maz Basauri jaialdia: Joe Crepusculo eta Chico y Chica, Najwaren ordez

L.Z.

Erredakzioa

Bertan behera gelditu da Najwak datorren maiatzaren 17an Basaurin eman behar zuen kontzertua. Honen ordez, Joe Crepúsculo eta Chico y Chica izango dira.

  • Joe Crepusculo

    Joe Crepusculo

Jaialdiarekin zerikusirik ez duten arrazoiak tarteko, Najwa ez da datorren maiatzaren 17an MAZ Basaurin arituko. Honen ordez, Joe Crepusculo eta Chico y Chica izango dira. Gainera, aspaldi iragarri bezala, Catpeople taldeak ere joko du Social Antzokian.

Najwak jakitera eman duenez, taldean izandako aldaketak direla eta, ezinezkoa izango zaie MAZ Basaurin eskaini behar zuten kontzertua ematea. Horregatik, emanaldia bertan behera uztea erabaki dute. Dirudienez, zuzenekoa formatu berri batean ematea proposatu zion antolakuntzak Najwari, baina ez omen dira akordio batera iritsi.

Hori dela eta, Najwa ordezkatzeko, beste bi artista kontratatu dituzte. Hain zuzen ere, Joe Crepusculo abeslari kataluniarra eta Chico y Chica bikote bilbotarra igoko dira taula gainera, datorren ostiraleko saioan.

Gazteak maiatzaren 17ko saiorako sarrerak zozkatuko ditu. Bestalde, egitarau aldaketa dela eta, kontzertura joan nahi ez dutenei sarreren dirua itzuliko diete.