2016/05/17

13:01

Albisteak

Jaialdia

The Divine Comedy BIME Live jaialdian arituko da, urriaren 29an

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

BEC erakustazokak hartuko du Britainia Handiko indie pop taldearen emanaldia, udazkenean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Britainia Handiko indie pop musikaren erreferente den The Divine Comedy taldeak iragarri du urrian Barakaldon arituko dela. 25 urte daramatza agertoki gainean aipatu taldeak, Neil Hannon abeslaria buru duela. Hain zuzen ere, Erresuma Batuko konpositore onenetakoa da Hannon. Batik bat, duen ahotsak eta publikoarengana iristeko erakutsitako gaitasunak egiten dute ezberdin.

Urteen joan-etorrian artista askorekin kolaboratu izan du, dela Michael Nymanekin, dela Tom Jonesekin, eta telebista-saio batzuetako musika egiteaz ere arduratu da. Orain, Foreverland disko berria prestatzen dabiltza The Divine Comedy taldekoak; irailaren 2an kaleratuko duten estudioko hamaikagarren lana, hain justu.

Hori horrela, Bime Live izango da taldearen lehendabiziko kontzertuetako bat. Izan ere, urriaren 29an helduko dira BEC erakustazokara, abesti berriak aurkezteko.

Gainera, 2017ko otsailerako bira laburra iragarri dute Espainiako Estatutik. Aurreikusitakoaren arabera, Sevilla, Madril eta Bartzelona bisitatuko dituzte, otsailaren 5etik 8ra.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;