Itxi

Musika

Maiatzaren 4tik aurrera

Salgai daude jada Basauriko MAZ ziklorako sarrerak eta bonuak

Garazi Urdanpilleta

Erredakzioa

10 euroren truke eros daitezke jada sarrerak eta 30 euroren truke, berriz bonuak. Delafé y las Flores Azules, Lisabö, Sidonie eta Nacho Vegas arituko dira, besteak beste.

  • DELAFE Y LAS FLORES AZULES

    DELAFE Y LAS FLORES AZULES

Salgai daude jada Basauriko Musika Alternatibo Ziklorako sarrerak. BBK eta Generaltickets sareetan eta Social antzokiko txarteldegian daude eskuragarri. Egun bakoitzeko sarrerek 10 euroko salneurria dute (+ gastuak) eta lau egunetarako bonuak, berriz, 30 euroren truke eros daitezke.

Maiatzaren 4tik ekainaren 1era, ostiralero, musika izango da nagusi Basauriko Social Antzokian eta eskaintza zabala izango dute gainera: Delafé y las Flores Azules, Lisabö, Sidonie, Nacho Vegas, Niños Mutantes, The New Raemon, Anari eta Dinero taldeak arituko dira bertan.

Honela banatu dituzte kontzertu guztiak (21:00etan hasiko dira):

Maiatzaren 4an: Delafé y las Flores Azules eta Niños Mutantes

Maiatzaren 11n: Nacho Vegas eta The New Raemon

Maiatzaren 18an: Lisabö eta Anari

Ekainaren 1ean: Sidonie eta Dinero


Kontzertuak antzokian izango badira ere, eserleku guztiak kenduko dituzte eta edariak ere izango dira erosgai, modu onean gainera.

Salgai daude jada Basauriko Musika Alternatibo Ziklorako sarrerak. BBK eta Generaltickets sareetan eta Social antzokiko txarteldegian daude eskuragarri. Egun bakoitzeko sarrerek 10 euroko salneurria dute (+ gastuak) eta lau egunetarako bonuak, berriz, 30 euroren truke eros daitezke. Maiatzaren 4tik ekainaren 1era, ostiralero, musika izango da nagusi Basauriko Social Antzokian eta eskaintza zabala izango dute gainera: Delafé y las Flores Azules, Lisabö, Sidonie, Nacho Vegas, Niños Mutantes, The New Raemon, Anari eta Dinero taldeak arituko dira bertan.Honela banatu dituzte kontzertu guztiak (21:00etan hasiko dira):Maiatzaren 4an: Delafé y las Flores Azules eta Niños Mutantes Maiatzaren 11n: Nacho Vegas eta The New RaemonMaiatzaren 18an: Lisabö eta AnariEkainaren 1ean: Sidonie eta DineroKontzertuak antzokian izango badira ere, eserleku guztiak kenduko dituzte eta edariak ere izango dira erosgai, modu onean gainera.