Bilbo
Uztailaren 19tik aurrera
Agentziak | Erredakzioa
Zortzi doako saio izango dira, hiriko gune guztiek izango dute bana. Lehenengoak uztailaren 19an bilduko ditu bilbotarrak, 21:30ean, eta azkenak, aldiz, abuztuaren 11n.
'Ocho apellidos catalanes', besteak beste, emango dute Bilbon. Argazkia: EiTB.
Bilboko Udalak berriro antolatuko ditu aire zabaleko zinema-saio doakoak, 2016ko uda honetan, uztailean eta abuztuan. Hain zuzen, zortzi saio izango dira: hiriko gune bakoitzak berea izango du. Uztailaren 19an izango da lehena, eta azkena, aldiz, abuztuaren 11n.
Denetarik dago: euskal pelikulak, Estatuan egindakoak, nazioarteko arrakasta izan dutenak… "Ocho apellidos catalanes", "Regreso al futuro eta "Aupa Etxebeste" emango dituzte, besteak beste. Astearte eta ostegunero izango da hiztordua, uztailaren 19tik aurrera.
Pelikula hauek ikusi ahal izango dituzte bilbotarrek:
-Uztailak 19, asteartea: Doña Casilda parkean, 21:30ean, "Ocho apellidos catalanes" (2015).
-Uztailak 21, osteguna: en la Deustuko San Pedro plazan, 21:30ean, "Aupa Etxebeste" (2005), jatorrizko bertsioan, euskaraz, eta gaztelaniazko azpitituluekin.
-Uztailak 26, asteartea: Funikularreko plazan, 21:30ean, "Bilbao Exterior Día" (2015), film labur hauek osatutako pelikula: "Zonbi Eguna", Pedro Olearena; "El amigo imaginario", Javier Rebollorena; "Misterio en el parque de Doña Casilda", Enrique Urbizurena; "Caminan", Mikel Ruedarena; "Amatxu Maitea", Luis Mariasena; "Parpadeos", Imanol Uriberena; eta "Los ocho pecados capitales", Sra. Polaroiskarena. Jatorrizko bertsioa, euskaraz eta gaztelaniaz.
-Uztailak 28, osteguna, Ibaizabal landan, Abusun, 21:30ean: "Moulin Rouge" (2001). Gaztelaniaz, euskarazko azpitituluekin.
-Abuztuak 2, asteartea, en la Otxarkoagako Ugarte plazan, a las 21:30 horas: "Regreso al futuro", 1985ekoa, gaztelaniaz, euskarazko azpitituluekin.
-Abuztuak 4, osteguna, Zorrotzako Azoka parkean, a 21:30ean: "Anacleto, agente secreto" (2015).
-Abuztuak 9, asteartea, Rekalde plazan, 21.30ean: "El viento se levanta" (2013), gaztelaniaz, euskarazko azpitituluekin.
-Abuztuak 11, osteguna, El Karmelo plazan, 21:30ean, "Gremlins" (1984).
strong> (1984).orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa