Itxi

Bilboko Aste Nagusia

239 euro, batez besteko gastua

Bilboko Aste Nagusiak 77,2 milioiko gastua eragin zuen iaz

agentziak | erredakzioa

Gainera, Udalak aurkeztutako txosten baten arabera, 1.447 lanpostu mantendu ahal izan ziren Aste Nagusiari esker.

  • Aste Nagusira joandako pertsonen % 43 Bilbon bizi da. Argazkia: Bilboko Udala

    Aste Nagusira joandako pertsonen % 43 Bilbon bizi da. Argazkia: Bilboko Udala

Bilboko Aste Nagusiak 77,2 milioi euroko gastua eragin zuen iaz, eta, gainera, 1.447 lanpostu mantendu ahal izan dira. Bertaratu den pertsona bakoitzaren gastua, batez beste, 239 eurokoa izan da, Udalak aurkeztutako txosten baten

Mugimendu handiena duten sektoreak ostalaritza (inpaktuaren % 61) eta jarduera kulturalak, artistikoak eta ikuskizunak (inpaktuaren % 16) izan dira.

Merkataritzako sektoreak ere bultzada izaten du, hain zuzen ere, bisitarien % 24k erosketak egiten ditu Bilbon, batik bat arropa/ehunak, elikagaiak eta oroigarriak.

Jatorriari erreparatuta, Aste Nagusira joandako pertsonen % 43 Bilbon bizi da; % 40 Bizkaiko gainerako herrietatik dator, batez ere Getxo, Barakaldo, Santurtzi eta Portugaletetik; % 2 EAEko gainerako herrialdetakoa da; % 12 Estatuko beste leku batzuetatik dator (Madril eta Kantabria) eta gainerako % 2 atzerritarrak dira.

rritarrak dira.