Itxi

Gasteizko jaiak

Abuztuaren 4tik 9ra

Zeledonen jaitsierarekin sei eguneko jaia lehertu da Gasteizen

Erredakzioa

Arabako Elikagai Bankuko presidenteak piztu du jaiei hasiera eman dien suziria. Marotok esan duenez, mundo osoa "ongi etorria" da jaietara, eta "guztiek errepikatu" egiten dutela nabarmendu du.

2:34
Zeledonen jaitsiera.

Andre Maria Zuriaren jaiak dagoeneko hasi dira Gasteizen, !8:00etan, Zeledon San Miguel elizako kanpandorretik jaitsi denean.

Txupineroak suziria piztu eta 18:00etan jaitsi da panpinazko Zeledon. Ondoren, hezur-haragizko Zeledonen txanda izan da, eta beste behin Gorka Urtiz de Urbinak izan du horren ardura. Zeledoni laguntzen dioten blusek laguntza eskatu diete jaiaren hasieran parte hartuko duten guztiei.

Aurrez, Daniel Fernandez Arabako Elikagai Bankuko presidenteak piztu du jaiei hasiera eman dien suziria.

80.000 lagun inguruk eman diete ongietorria Zeledoni eta jaiei, Andra Maria Zuriaren enparantzan, eta Udalak garbiketa eta segurtasun plan bereziak jarri ditu abian. Zaurituak artatzeko guneak prestatu dituzte Plaza Berrian eta baita Andra Maria Zuriaren plazan ere, eta txupinazoaren ostean, 92 langile eta 19 makina arduratu dira beira jaso eta plaza garbitzeaz. Iaz, 13.700 botila jaso, eta 138 lagun artatu zituzten.

Javier Maroto Gasteizeko alkateak esan duenez, mundo osoa "ongi etorria" da bertako jaietara, eta joaten diren "guztiek errepikatu" egiten dutela nabarmendu du.