Itxi

Iruñea

Gertakaria

Gizon bat atxilotu dute auzotar bati aizkoraz erasotzeagatik, Zizurren

agentziak | erredakzioa

Epaileak espetxeratze komunikatua eta fidantzarik gabekoa ezarri dio gazteari, giza hilketaren saiakuntza eta etenik gabeko tratu txarrak eragitea delituak egotzita.

Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du Iruñean, Zizur Nagusiko auzotar bati aizkora handi batekin eraso egiteagatik. Atxilotuak hainbat sastada sartu zizkion buruan, lepoan eta sorbaldan.

Irailaren erdialdera gertatu zen erasoa. Orduan, 16 urteko neska batek tratu txarrak uztailetik, bikotekidearekin harremana hasi zuenetik, pairatzen zituela salatu zuen.

Neskak polizia-etxean egindako kontaketaren arabera, gizonarekin amodio-harremana hasi zuenetik jasan izan zituen tratu txarrak, baina aurretik salaketarik jarri ez zuela aitortu zuen, gaztearen edo bere senideen errepresalien beldur zelako.

Kontaketan azaldu zuen, halaber, bikotearen etxean behin zegoen gazte baten aurkako erasoa, antza, bikotekidea jeloskor zegoelako. Gazteak aizkora handi bat hartu eta lagunari hainbat sastada sartu zizkion, zauri arinak eraginda.

Joan den larunbatean, Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak espetxeratze komunikatua eta fidantzarik gabekoa ezarri zion gazteari, giza hilketaren saiakuntza eta etenik gabeko tratu txarrak eragitea delituak egotzita. Gazteak, halaber, gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta batengatik auzi erreklamazioa zuen.

 

------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.