Herriak eta Hiriak
Bizkaia
Mozkor gidatzea leporatuta bost aldiz atxilotu dute 40 egunetan Basaurin
Agentziak | Erredakzioa
Aurrekari polizialak ditu, hiri-altzarien kontra talka egiteagatik eta arauak errespetatuz gelditutako autoei kalte egiteagatik, besteak beste.
Basauriko Udaltzaingoak udalerri horretako bizilagun bat atxilotu eta epailearen esku jarri du, edari alkoholdunen eraginpean gidatzea leporatuta azken 40 egunotan bost aldiz atxilotu baitute.
Basauriko Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, maiatzaren 14an Udaltzaingoaren patruila batek norabidea aldatu behar izan zuen, Lehendakari Agirre kalean, kontrako erraila oztopatu zuen autoa batekin talka ez egiteko.
Haren atzetik abiatu ostean, gidariak Marcelino Menendez y Pelayo kalean geldiarazi behar izan zuen autoa, semaforoa gorriz jarri zelako eta aurretik beste auto batzuk zituelako. Alkoholemia-proba eginda, gehienez ere baimendutako alkohol-tasa laukoiztu zuela ikusi zuten agenteek.
Gidari horrek aurrekari polizialak ditu, hiri-altzarien kontra talka egiteagatik, arauak errespetatuz gelditutako autoei kalte egiteagatik eta Udaltzaingoak autoan jarritako zepoarekin gidatzeagatik.