Itxi

Herriak eta Hiriak

larunbata, ekainak 10

'Hirian' jaialdiko egitaraua: doako kontzertuak Bilboko alde zaharrean

eitb.eus

BBK Live jaialdiaren espiritua Bilbo Zaharrera, Zabalara eta San Frantziskora gerturatzea izango du helburu ekimenak, larunbat honetan.

'Hirian' ekimenak Bilbao BBK Live jaialdia gerturatuko du Bilboko alde zaharrera larunbat honetan (ekainak 10), hainbat kontzertu doan eskainita.

Kontzertuak alde zaharreko bost lekutan eskainiko dituzte: Mariaren Bihotza plaza, Erriberako plaza, Castillo Jeneralaren kalea, Peso Neto (San Frantzisko, 1) eta Martzana.

Emanaldiak 12:00etan hasiko dira, eta 00:00ak arte iraungo dute.

Bilboko alde zaharrean joko duten taldeen artean denetarik egongo da, hala nola "Estatuako rock eta pop eszenan aitzatespen handia dutenak" (Triangulo de Amor Bizarro, Novedades Carminha, Bigott), "hainbat kulturatako artistak" (Omar Souleyman), haurrentzako kontzertuak (Ene Kantak, Petiti Pop), eta "euskal rockaren ordezkari nagusietakoak" (Sorkun, Niña Coyote eta Chico Tornado).

Halaber, Maiatzaren 2ko merkatua ere prestatuko dute, baina musikaren ingurukoa.

Mariaren Bihotza plaza

12:00 LE PARODY
14:00 FORASTERO
16:00 SORKUN
18:00 OCELLOT
20:00 OMAR SOULEYMAN
22:15 NOVEDADES CARMINHA

Erriberako plaza

13:00 ENE KANTAK
15:00 ISEO & DODOSOUND
17:00 PETIT POP
19:00 PAPAYA
21:00 TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO

Castillo Jeneralaren kalea

12:30 CRUDO PIMIENTO
14:30 BIGOTT
16:30 BEJO
18:30 FEE REEGA
20:30 PERRO

Peso Neto

12:45 AMORANTE
14:45 PERLITA
16:45 CHIQUITA Y CHATARRA
18:45 KAIXO
21:45 NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO

Basoa in the city (Martzana)

12:00 SAILOR & I DJ SET
16:00 ÁLVARO CABANA
18:00 DAVE P
20:30 MARVIN & GUY

Maiatzaren 2ko merkatua

12:00 Martzanan

 

HIRIAN BILBAO