Itxi

Herriak eta Hiriak

Abuztuaren 12tik 19ra

Renfek tren zerbitzua indartuko du Donostiako Aste Nagusia dela eta

EITB.EUS

Jaiek dirauten zortzi egunetan, gauero, bost tren aterako dira Donostiatik Tolosara. Gainera, abuztuaren 13an, 15ean eta 20an, lau tren aterako dira Irunerantz.

  • renfe

Renfek aldirietako zerbitzua indartuko du abuztuaren 12tik 20ra bitartean, Donostiako Aste Nagusia dela eta. Gaueko zerbitzua egongo da Tolosara eta Irunera, Renfek ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Aste horretan bidaiari gehiago izango direla aurreikusita, Renfek aldirietako zerbitzua indartuko du. Mugimendu gehieneko tartea 21:00etatik 23:00etara izatea aurreikusten da, eta bi orduko tarte horretan ohi baino tren gehiago egongo dira Tolosatik Donostiara joateko.

Gaueko zerbitzua

Donostiako Aste Nagusia dela eta, Renfek gaueko 76 tren zerbitzu berezi jarriko ditu. Tren horiek abuztuaren 12ko gauetik abuztuaren 20ko goizaldera bitartean egongo dira martxan. Horrela, aldiriko ohiko zerbitzuen eskaintzari 45.500 eserleku gehituko dizkio. Gaueko aldiriko trenak etengabe egongo dira martxan jaiak dirauten aste osoan zehar.

Jaiek dirauten zortzi egunetan, gauero, bost tren aterako dira Donostiatik Tolosara (23:35etik 05:38ra bitartean). Gainera, abuztuaren 13ko, 15eko eta 20ko gauetan beste lau tren joango dira Irunera.