Herriak eta Hiriak
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Gizon bat atxilotu dute Getxon tratu txarrak eta sexu-erasoa leporatuta
Agentziak | Erredakzioa
Biktimaren arabera, bikotekideak jo egin zuen eztabaida baten ondoren, eta sexu-harremanak izatera behartu zuen jarraian.
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu du Getxon, genero-indarkeria eta sexu-erasoa leporatuta. Antza, bikotekidea kolpatu zuen eta sexu-erasoa egin zion.
Emakumeak bikotekidearen aurkako salaketa jarri zuen atzo, Getxoko Ertzain-etxean, asteazkenean tratu txarrak eta sexu-erasoak egin zizkiola salatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Biktimak emandako informazioaren arabera, elkarrekin eztabaidatu ondoren, bikotekideak jo egin zuen, eta sexu-harremanak izatera behartu zuen ondoren.
Emakumeak hainbat kolpe zituen, batez ere beso batean, eta min zuela esaten zuen, eta, hori dela eta, Gurutzetzako Ospitalera eraman zuten artatzera.
Atzo arratsaldean bertan aurkitu eta atxilotu zuen patruila batek ustezko erasotzailea. Gizonezkoa gaur, ostirala, eraman dute epaile aurrera, beharrezko polizia-izapideak egindakoan.
_____________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.