17:37

Herriak eta Hiriak

Zirkulazio-istripua

Gizon bat hil da Zumarragan kamioi batek harrapatuta

Erredakzioa

Ezbeharra Eizaga biribilgunean gertatu da; antza, kamioia maniobratzen ari zenean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

64 urteko gizon bat hil da gaur goizean Zumarragan banaketa lanetan ari zen kamio batek harrapatuta. Ezbeharra Eizaga biribilgunean gertatu da; antza, kamioia maniobratzen ari zenean.

Gizona oso larri eraman dute Zumarragako ospitalera, baina azkenean hil egin da.

Istripua goizeko 06:10ean gertatu da, GI-3801 errepidean. Gizona Zumarragakoa zen.

Auzotarrek elkarretaratzea deitu dute gaur, 20:00etan, istripua izan den biribilgunean, azken istripu hori, zein azken hilabeteotan izandakoak, salatzeko eta agintariei konponbide bat eskatzeko.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena