Itxi

Herriak eta Hiriak

BILBOKO METROA

Getxoko Gobelako metro-geltokia 5 egunez egongo da itxita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Geltoki honen erabiltzaileek Areeta edo Neguriko geltokiak erabili beharko dituzte azaroaren 13tik 18ra.

  • Estalkia arinagoa eta aurreratuagoa den beste batekin aldatuko da. Metro Bilbao

    Estalkia arinagoa eta aurreratuagoa den beste batekin aldatuko da. Metro Bilbao

Bizkaiko Garraio Partzuergoak Gobelako metro-geltokiko estalkia aldatzeko obrak hasiko ditu azaroaren 13an, astelehena, eta, ondorioz, geltokia bost egunez egongo da itxita. Lanetarako, sei asteko epea eta 60.000 euroko aurrekontua izango dute.

Eguraldi txarraren ondorioz hondatutako estalkia kendu eta estalki arinago eta aurreratuago bat jarriko dute haren ordez. Azaroaren 13tik 18ra, geltokia itxi egingo dute lan horiek egin ahal izateko, baina gainerako bost asteetan obrak gauez egingo dituzte.

Geltokia itxita egon arren, trenak ohi bezala ibiliko dira; beraz, Gobelako geltokiko erabiltzaileek Areetako edo Neguriko geltokiak erabili beharko dituzte egun horietan, Bizkaiko Garraio Partzuergoak ohar batean esan duenez.

Lanek iraungo duten sei asteetan, 23:00ak eta 06:00ak bitartean, ezingo da Negubide etorbidean aparkatu, ezta bertara sartu ere.