Herriak eta Hiriak
BILBO
Bilboko Udalak Zorrotzako Muturra aisialdirako gune bihurtuko du
O.A. | EITB.EUS
Egitasmoan jasotako neurrien helburuak bi dira: hobeto konektatutako aisialdi gune bihurtzea eta inguruko elkarbizitza hobetzea.
-
Juan Mari Aburto alkatea aurkezpen ekitaldian. Argazkia: Bilboko Udala.
Bilboko Udalak hobekuntzak egingo ditu Zorrotzako Muturra deiturikoan, Zorrotzarekin eta hiriarekin lotuta egongo den topaketa, aisialdi eta jolaserako gune bihurtzeko. Udalak Talka Plana jarriko du abian ingurua hobetzeko eta biziberritzeko.
Plan horretan jasotako neurrien xede nagusiak bi dira: hobeto konektatuta eta integratuta egongo den aisialdi gune berria sortzea eta inguruko herritarren bizi-kalitatea hobetzea.
Gaur goizean aurkeztu dute aipaturiko plana Juan Mari Aburto alkateak eta Ricardo Barkala Obra Bilboko Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoko zinegotziak.
Kirol jardueran egin nahi du azpimarra Udalak, ingurua dinamizatzea helburu. Hori dela eta, gimnasia egiteko eta pertsonak errehabilitatzeko gune bat jarriko du eta ibilbide baten bitartez Zorrotzako Muturra Bide Berdearekin, Olabeagako pasealekuarekin eta Montevideo etorbidearekin lotuko du.
Horrez gain, txakurrek ariketa fisikoa egiteko lehen gunea jarriko da bertan eta hiri-altzariak hobetu egingo dira.
Jarduketa hauen xedea lotura hobeak izango dituen jolasgune berria sortzea eta alde horretako bizikidetza hobetzea da.