Itxi

Herriak eta Hiriak

Gasteizko inauteriak

7.039 lagunek hartuko dute parte asteburuan Gasteizko Inauterietako desfileetan

eitb.eus

25 konpartsek hartuko dute parte otsailaren 10eko eta 11ko desfileetan.

  • Gasteizko Inauterietako 2018ko kartela.

    Gasteizko Inauterietako 2018ko kartela. Argazkia: Gasteizko Udala.

25 konpartsek eta 7.039 lagunek hartuko dute parte 2018ko Gasteizko Inauterietako desfileetan, otsailaren 10ean eta 11n. Konpartsek dena prest dute, eta larunbat arratsalderako eta igande goizerako desfileetarako mozorroak ateratzeko irrikan daude.

Aurten, gainera, lagun gehiago izango dira konpartsetan, iaz baino konpartsa bat gehiago izango baita, Zabalganakoa, alegia.

Bestalde, otsailaren 1etik 15era bitartean 2018ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztutako kartelen erakusketa izango da Ibaiondoko, Lakuako eta Pilarreko
gizarte etxeetan.

Era berean, Sardinaren Erakusketa zabalik izango da gaurtik, otsailaren 5etik, 13ra arte, Turismo Bulegoan.

Inauterietako program

Asteartea, otsailak 6

18:00etan. Goiuri Jauregian, Inauterien hasiera: konpartsen aurkezpena eta gonbidapena herritarrei Inauterietan

Ostegun gizena, otsailak 8

17:30etik - 19:30era. Haur abesbatzen kalejira hiriko kale eta plazetan zehar. Udalaren Folklore Akademiako abesbatzak, musikariak eta dantzariak eta Arabatxo haur abesbatzen Arabako federazioko abesbatzak.

19:30ean. Espainia plazan, Udalaren Folklore Akademiako abesbatzak, musikariak eta dantzariak eta Arabatxo haur abesbatzen Arabako federazioko abesbatzak batera arituko dira.

Ostirala, otsailak 9

21:00etan. Andre Maria Zuriaren plazan, "KIMUAK, inauzi eta berriak hazi" Inauterietako ikuskizuna, Indarra kultur elkartearen eskutik.

Larunbata, otsailak 10

13:00etan. Gasteizko margolarien kalejira eta "Ibiltariari" mozorroa janztea. Ibilbidea: Geltoki plazatxoa, Eduardo Dato kalea, Posta kalea eta Andre Maria Zuriaren plaza.

18:30ean.  Inauterietako konpartsen desfilea kale hauetatik: Legutianoko atea, Bilbo plaza, Frantzia kalea, Bake kalea, Ramon Ortiz de Zarate kalea, Florida kalea eta Florida parkea.

23:00etatik 03:00etara. Espainia plaza Dantzaldia Kresala taldearen eskutik.

00:00etatik 02:00etara. Batukada Beriba Samba Eskola taldearen eskutik.Ibilbidea: Andre Maria Zuriaren plaza, Mateo Moraza kalea, San Frantzisko aldapa, Aiztogile kalea, San Frantzisko Xabierkoaren kantoia eta Pintore kalea.

Igandea, otsailak 11

12:00etan. Inauterietako konpartsen desfilea kale hauetatik: Legutianoko atea, Bilbo plaza, Frantzia kalea, Bake kalea, Ramon Ortiz de Zarate kalea, Florida kalea eta Florida parkea.

Asteartea, otsailak 13

18:00etatik 20:30era. Sardinaren dantzaldia Lisker taldearen eskutik.

20:00etan. Sardinaren erreketa.

naren erreketa.