Herriak eta Hiriak
Segurtasuna sarean
Hacker ospetsuen batzarra egingo dute Donostian ekainean
agentziak | erredakzioa
Ekitaldiaren hirugarren edizioa hau ekainaren 22an eta 23an egingo dute, EuskalHack Segurtasun Informatika Elkarteak antolatuta.
-
Argazkia: ETIB.
EuskalHack Security Congress batzarraren hirugarren edizioa egingo da Donostian ekainaren 22an eta 23an, Olarain Ikastetxe Nagusian hain zuzen. Nazioartean eta Estatuan ospetsuak diren hackerrek parte hartuko dute kongresuan, eta sareko segurtasun alorreko azken joerak eta ikerketak aztertuko dituzte.
Aurtengo edizioak gai hauek izango ditu oinarri: kriptotxanponek jasaten dituzten hainbat eraso, dronekin egindako hacking-ak eta hiri adimendunetan dagoen segurtasunik eza. Besteak beste, Benjamin Delpy eta Sean Heelan arituko dira bertan gai horiek jorratzen.
Hitzaldiez gain, tailerrak egongo dira batzarrean, Pedro Canel, Ignacio Brihuega eta Alvaro Macias sektoreko profesionalek gidatuak. Horretan interesa dutenek, baina, aldez aurretik eman beharko dute izena.