Itxi

Herriak eta Hiriak

TAO ORDUTEGIA BILBON

TAO zerbitzua ez da martxan egongo abuztuan, Bilbon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, uztaileko larunbatetan ere ez da TAO zerbitzurik egongo eta, beraz, aparkatzea doakoa izango da.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

Uztailaren 2an Bilboko TAOren udako ordutegia hasi da, eta abuztuaren 31ra arte egongo da indarrean.

Aurten, nobedade moduan, abuztuan ez da TAO zerbitzurik egongo. Gainera, orain arte bezala, uztaileko larunbatetan ere ez da martxan egongo.

Orain arte, abuztuan, goizez aparkatzeagatik (09:00etatik 13:30eara) bakarrik ordaindu behar zuten erabiltzaileek. Aurten, baina, ez da zerbitzurik egongo ez goizez, ez arratsaldez.

Bestalde, uztailaren 31n, jaieguna denez, ez da TAO zerbitzurik egongo.