Itxi

Herriak eta Hiriak

Nafarroa

Sei lagun zaurituta Cadreitan, bigantxa batek plazako hesiaren gainetik salto eginda

R.e. | eitb.eus

Zaurituetako bi Nafarroako Ospitalera eraman dituzte; gainerako laurak udaletxean bertan artatu ditu mediku batek.

Sei pertsona zauritu ziren atzo, osteguna, Cadreitan (Nafarroa), bigantxa batek zezen plazako hesiaren gainetik salto egin eta gero.

Hainbat gazte bigantxa toreatzen ari zirela, horietako batek -kamiseta gorridunak- hesiaren gainetik jauzi egin zuen, baina bigantxa haren atzetik joan zen, publikoa zegoen lekuan sartuta.

Ondorioz, sei pertsona zauritu ziren, eta ospakizuna bertan behera utzi zuten,

Zaurituetako bi Nafarroako Ospitalera eraman dituzte; gainerako laurak udaletxean bertan artatu ditu mediku batek.

 

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du