07:46

Herriak eta Hiriak

ZARAUTZ

Santa Klarako trenbide-pasagunea kendu eta azpiko igarobidea ireki dute Zarautzen

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

20 hilabeteko lanen ondoren, trenbide-pasagunea kendu dute. Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu du lanen kostua (3 milioi euro).

  • Santa Klarako pasagune berria.

    Santa Klarako pasagune berria. ETBk grabatutako bideotik ateratako pantaila-irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Atzo, Santa Klarako oinezkoentzako pasagune berria ireki zuten Zarautzen. 20 hilabeteko lanen ondoren, trenbide-pasagunea kendu dute.

Lanok egiteko aurrekontua hiru milioi eurokoa izan da (BEZa barne), eta Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu du kostu osoa.

Zehazki, hormigoi armatuzko kaxa handi bat egin dute trenbidearen azpian. San Frantzisko eta Santa Klara kaleen koten artean aldea sortu du horrek, eta, hori konpontzeko, arrapalak eta eskailerak jarri dituzte. Arrapalei esker, pasagunea erabat irisgarria izango da mugikortasun urria duten pertsonentzat.

Gainera, San Frantzisko kaleko sarreran bi eskailera tarte jarri dituzte, Geltoki eta Herrikobarra kaleetara azkarrago joan ahal izateko. Azkenik, trenbide-pasaguneko seinaleak kendu dituzte eta behin betiko itxi dute.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena