Itxi

Herriak eta Hiriak

suteak

Lau edukiontzi erre dituzte Bilbon, hiru kaletan

EITB.EUS

Suteak 01:30ean jazo dira Erronda, Perez Galdos eta Henao kaleetan. Ez da beste kalterik izan.

  • Hainbat edukiontzi erre dituzte Bilbon. Argazkia: Iker Salgado

    Perez Galdos kalean erretako edukiontzietako bat. Argazkia: Iker Salgado

Lau edukiontzi erre dituzte bart Bilboko hiru kaletan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Horren arabera, suteak 01:30 aldera piztu dira Erronda (Zazpi Kaleak) eta Perez Galdos (Basurtu) kaleetan. Lehenengoan, bi izan edukiontzi erre dira, eta bigarrenean, bakarra. Bilboko suhiltzaileek amatatu dituzte garrak, eta ez da beste kalterik izan. Goizean, beste edukiontzi bat topatu dute erreta Henao kalean (Abando).

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, baina oraingoz ez ditu sutearen egilea edo egileak atxilotu.