Herriak eta Hiriak
Desfilea
Errege Magoak trenean helduko dira Gasteizera larunbat honetan
eitb.eus
Erregeek neska-mutilak Goiuriko jauregian hartuko dituzte. Desfilea arratsaldean izango da. Bilbo plazatik abiatuko da 19:00etan.
-
Baltasar iazko desfilean, Gasteizen. Artxiboko irudia: EiTB
Errege Magoak trenean helduko dira Gasteizera larunbat honetan, 11:00ak aldera. Tren geltokiko ekitaldia 12:15era arte luzatzea espero da.
Ekialdeko maiestateen lana errazteko, Renfeko aparkalekua itxita egongo da 06.00etatik 11:30era bitartean. Ondoren, Errege Magoek ohiko agurra egingo dute Plaza Berrian, 11:20ean.
Beranduago maiestateak Goiuriko jauregira joango dira, neska-mutilak hartzeko eta haien eskakizunak artatzeko, 12:15etik 14:00etara eta 14:30etik 18:00etara. Sarrera Frai Zacarias Martinez kaletik izango du ekitaldiak.
Azkenik, desfilearen une garrantzitsua arratsaldean izango da. Bilbo plazatik abiatuko da 19:00etan, ondoren Frantzia kalea, Bake kalea, Ramon Ortiz de Zarate kalea, Florida kalea, Ramon y Cajal kalea, Micaela Portilla kalea, Laskarai kalea eta Gasteiz hiribidetik pasatzeko. Gasteiz hiribidearen eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen arteko bidegurutzean 21:00ak aldera bukatzea espero da.
Garraioak eta trafikoak ohiko aldaketak izango dituzte. Horrela, urtarrilaren 4ko 14:00etatik urtarrilaren 5eko 22:00etara galarazita egongo da ibilgailuak aparkatzea eskuineko erreian Legutioko atean eta kaleetan: Ortiz de Zarate, Florida, Micaela Portilla, Laskarai, Gasteiz hiribidea (Laskarai kaletik Konstituzio plazaraino).
Gainera, urtarrilaren 5ean 18:00etatik 22:00etaraino gutxi gorabehera, hauetako kaleak trafikorako itxita egongo dira: San Ignazio Loiolakoa, Prado, San Frantzisko aldapa, Mateo Beningo Moraza, Legutianoko atea, Bilbo plaza, Frantzia, Bake, Ramon Ortiz de Zarate, Florida, Ramon y Cajal, Micaela Portilla, Laskarai eta Gasteiz hiribidea.
Tranbia zerbitzuak ere aldaketak izango ditu.