Laugarren entzierroa

Entzierroa

Gizartea

Sanferminak

Fuente Ymbroko zezenek entzierro polit eta garbia utzi dute, aurtengo bizkorrena

E .G. | EITB Media

  • Fuente Ymbroko zezenak, gaurko entzierroan.

    Fuente Ymbroko zezenak, gaurko entzierroan. EFE

2 minutu eta 18 segundoko iraupena izan du gaurko lasterketak. Korrikalariek luzitzeko aukera izan dute, batez ere Estafeta kalean. Lau lagun artatu dituzte ospitalean, eta hiruri senda agiria eman diete dagoeneko.