Itxi

Sanferminak

Bosgarren entzierroa

Entzierro arriskutsu eta ezohikoa egin dute Escolarren hasiberriek

Agentziak

Bederatzi zauritu daude guztira, horietatik lau adarkadaz; zezenetako batek buelta eman du Santo Domingo aldapan, eta ez da plazara heldu. Jose Escolarren zezenen lehen eguna izan eda gaur.

04:05

2015eko sanferminetako bosgarrenentzierroanparte hartu duten sei zezenetako bat bakarrik bueltatu da kortara Santo Domingoko aldapan buelta emanda, eta plazara eramateakoa da.

Halako gertaerak gutxitan izan dira eta aurrekariak XX. mendeko lehen hamarkadetan topa daitezke. Lasterketaren hasieran, zezen taldeko azken buruak buelta eman du, San Ferminen irudiaren parean egon baino lehen, eta ukuilura itzuli da.

Gainerako zezenek ibilbidea bukatu dute, hainbat une arriskutsu sortuta eta lau lagun adarkadaz zaurituta.

Egoera aztertu eta gero, agintariek erabaki dute Gaseko kortetara eramatea zezena. Izan ere, atzo bertatik atera zen bere anaiekin batera, entzierro txiki batean, korrikalaririk gabe. Zezena ukuiluetara bueltatu da dagoeneko eta, bertatik, kamoi batean eramango dute zezen plazara.

Lehen aldia da Jose Escolarren zezenak (Avila) entzierroan izan direla. Santo Domingoko ukuiluetatik abiatu dira, lasaienak buruan zeudela, baina korrikalariekin bat egin baino lehen, harroenak buelta eman du, segika zuen unaiak ezustekoa hartuta.

Gainerakoek erritmo bizian egin dute Santo Domintoko aldapa, korrikalari askoren artean, eta zezenak harrotu egin dira, alboetara joz eta haien arteko distantzia handituz.

Zezenetako batek lasterketako burua harrapatu du, taldea gero eta gehiago sakabanatuta, eta udaletxeko plaza gurutzatu dute, zauritu bat eraginda, adarkadaz.

Encierro entzierroa uztailak 11 San Fermin. EFE

Merkatarien kaletik bizi igaro dira eta Estafeta abiadura handian egin dute; hori dela eta, hesiaren kontra talka egin du horietako batek, baina lurrera jausi barik, eta lasterketari eustean korrikalari batekin topo egin du.

Abiadura bizian eta taldea hiru talde txikitan bananduta, korrikalariek errazago izan dute Escolarren zezenen adarren artean korrika egiteko, baina Telefonica tartera heldu direnean, lasterketako une arriskutsuenetakoak bizi dira.

Atzean zihoan zezena banandu da, eskuineko hesian zegoen jende mordoa ikusita eta haiei oldartu zaie, bi lagun adarkadaz zaurituta.

Handik gutxira, zezenak lasterketari ekin dio berriz eta zaurituek hesiaren bestaldera heltzea lortu dute.

Plazan sartu da zezena, adarretan odola zeramala, eta taldea pixkana sartu da, inolako gertaera nabarmenik eragin barik.

8 zauritu, 4 adarkadaz

Jose Escolarren zezenek lau lagun zauritu dituzte adarkadaz. Gainera, beste bost pertsona zauritu dira, hainbat kolpe hartuta, aurtengo sanferminetako entzierrorik korapilatsuenean.

Sanferminetako bosgarren entzierroan adarkadaz zauritutako lau pertsonak, horietako bat larri dago, Nafarroako Ospitalean ingresatu dituzte, eta gainerako bostek alta jaso dute dagoeneko.

Larri zauritutako laguna Filadelfiako 34 urteko gizonezkoa da  eta bi zauri eragin dizkio zezenak: horietako bat, ipurdiaren ezkerreko aldean, 8 zentimetrokoa.

Bestea belaunaren atzeko partean izan da, 8-10 cm-koa, arteria zatituta. Zauritua Ospitaleko Ebakuntza sailean dago.

Encierro entzierroa uztailak 11 San Fermin. EFE

Modu "bizkor eta eraginkorrean" ebatzita

Joseba Asiron alkatearen esanetan, arazoa modu "bizkorrean eta eraginkorrean" ebatzi da eta positibotzat jo du kontrako entzierro baten bidez ukuiluetara eramateko erabakia, emaitza "bikaina" izan du eta.

Alkatearen arabera, zezenak entzierroarekin bat egin izan balu "arrisku jasangaitza ekarriko zuen" eta Udalak ez du aukera hori kontuan hartu ere egin. "Zezen hori, une horretan zuen estresa ikusita, entzierroan egin dituen metroetan izan duen portaera ikusita, askoz ere zailagoa izango litzateke eta, seguruenik, orain ezbehar larriagoaz hitz egiten ariko ginateke", esan du.

Hala adierazi du Iruñeko buruak Aritz Romeo Hiritar Segurtasunaren zinegotziarekin; Alberto Margallo sail horretako zuzendariarekin eta Alfonso Fernandez Udaltzaingoaren buruzagiarekin batera egindako prentsaurreko batean, entzierroaren ondoren hartutako erabakiak azaltzeko.

Joseba Asironek azaldu duenez, "onena da ezbeharrik ez egotea, baina behin gertatzen direnean, egin behar dena da bideratu eta ahalik eta hoberen kudeatu, eta nik hala izan dela uste dut, modu egokian kudeatu da".

Aritz Romeok, bestalde, azaldu duenaren arabera, zezena "bereziki urduri" egin da bart kortetan; gertatu ohi den zerbait bada ere, "zaila da jakiten zeintzuk izango diren horren ondorioak". "Santo Domingon buelta eman izan ez balu, agian entzierroa normala izango zen, baina ezin jakin".