Gizartea -

Donostia

2016ko haur danborrada aurkeztu dute

Haur danborradaren aurkezpen-jaia urtarrilaren 18an ospatuko da, Victoria Eugenia antzokian.

2016ko haur danborradaren aurkezpen-ekitaldia. Argazkia: EITB
2016ko haur danborradaren aurkezpen-ekitaldia. Argazkia: EITB
Donostiako eta Wroclawko 11.000 haurrek joko dute haur danborradan

0:33

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko San Sebastian eguneko haur danborrada aurkeztu dute gaur goizean Donostiako Udaleko atondoan. Bertan izan dira haur danborradako zenbait pertsonaia, besteak beste Hipikako Elkarte Errealeko lantzariak eta Maitane Artola Frías, Danbor. Aipatutakoekin batera Eneko Goia alkatea eta Xabier Paia, 2016ko Kultur Hiriburutzaren bulegoko kultur zuzendaria ere egon dira.

Haur danborradaren jaia hilaren 20ko 12:00etan hasiko da, behin jeneralak ordu horretarako Alderdi Ederren lerrokatuta egongo diren konpainiak ikuskatzen amaituta

Ordu horretan, indartsu entzun ahal izango diren San Sebastian Martxaren eta Donostiako Antzinako Martxaren danbor-hotsek emango diote hasiera desfileari.

Honako ibilbide hau izango du: Alderdi Eder --> Hernani --> Avenida --> Urbieta --> Prim --> Bergara --> Idiakez --> Plaza Gipuzkoa --> Peñaflorida --> Bengoetxea.

Haur danborradaren aurkezpen-jaia urtarrilaren 18an ospatuko da, Victoria Eugenia antzokian. Bertan danborradako pertsonaia nagusiek hartuko dute parte, 20ko desfilean ariko diren konpainietako ordezkariekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Danborrada Donostiako azken albisteak Donostia 2016 Gizartea bideoak Eguneko albisteak