cerrar buscador

21:26

Danborrada 2017

Hiritar Merezimenduaren Domina

Donostiak herritarren alde lan egiten dutenak saritu ditu

Agentziak | Erredakzioa

"Donostiak 2016ko Europako Kultura Hiriburu gisa bultzatzen duen eredu bizia zarete", esan die Goiak aurten saria jaso dutenei.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostia Eguneko jaiaren atarian, Eneko Goia alkateak Hiritar Merezimenduaren Dominak banatu ditu, "herritarren alde" egiten dutenen lana goraipatuta.

"Donostiak 2016ko Europako Kultura Hiriburu gisa bultzatzen duen eredu bizia zarete", esan die Goiak aurten saria jaso dutenei: Katxalin bularreko minbizia duten emakumeei babesa emateko elkartea, Chernobil Elkartea, Nazaret heziketa zentroa, Juan Ojanguren Ulacia medikua eta Itzurun erraldoien eta buruhandien konpartsa.

Udalbatza osatzen duten alderdi guztien zinegotziak izan dira ekitaldian, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin batera, jendez lepo zegoen bilkuren aretoan.

Cristina Iglesiasek Urrezko Danborra jasoko duen leku berean, hunkituta jaso dituzte 2016ko Hiritar Merezimenduaren dominak. Errekonozimenduaren bidez, "udalerriari egindako zerbitzu aparta" saritu dute.

Katxalin elkartearen kasuan, erakundeekin eta ikerketa institutuekin batera Donostiako emakumezkoei eskaintzen dien babesa aitortu dute, saria emateko.

Chernobil Elkarteak egindako lan "altruista eta solidarioa" ere aintzat hartu dute, hain justu Ukrainako zentral nuklearrak istripua izan zuela 30 urte betetzen den honetan.

Nazaret zentroak ere urteurrena du aurten, mendeurrena hain zuzen ere, eta "Donostiako gizartearen garapenaren alde" egindako lana txalotu du Adegi Gipuzkoako patronalak, domina jasoko zutela jakin zuenean, berak proposatu baitzuen hautagaitza.

Juan Ojangurenen hautagaitza 400dik gora pertsonak babestu dute. Alde Zaharreko anbulatorioan mediku izan da, eta duela gutxi hartu du erretiroa. "Humanitate, bokazio eta ardura" handikoa zela nabarmendu dute.

Azkenik, Itzurun konpartsak hainbat hamarkada daramatza herriko jai nagusiak alaitzen.

usiak alaitzen.

usiak alaitzen.

Iruzkinak