12:11

Danborrada 2017

San Sebastian Eguna

4.900 umek aurre egin diote hotzari, Donostian

EITB.EUS

49 konpainiak parte hartu dute haur danborradaren desfilean. Urtero legez, "Gora Donostia" oihuarekin hasi da txikien festa.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

San Sebastian eguneko irudi gogoangarria ikusteko parada izan da eguerdian Donostiako Alderdi Ederren: milaka ume danborra jotzen. Zehazki, 4.977 haurrek hartu dute parte desfilean, hoztuta, baina haur danborradan parte hartzeak dakarren emozioarekin.

Iaz bezala, 49 konpainia izan dira desfilean, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskaini dute.

Aurten neskak izan dira nagusi (% 55), eta, lehen aldiz, neskak adina mutil izan dira Easo Ederraren karrozan

Denen buru, Oihane Bruña (Anunciata ikastetxekoa) danbor nagusia, eta, harekin batera, protagonistak: Maria Soliño Easo ederra eta Unai Sanchez jenerala (Claret ikastetxekoak biak).

Easo ederrak nabarmendu duenez, "haurrak gara herri honetako etorkizuna, gure esku dago Donostiaren geroa". Hori horrela, dei hau egin du: "Erakutsi digutena kontuan har dezagun, etorkizun hobeago bat eraikitzeko, elkarbizitza, berdintasuna, aniztasuna, kultura eta euskara oinarritzat duen etorkizuna".

 

Berrikuntza gisa, Hipikako Lantzariek 7 poni, gurditxo bat eta lehen tokian desfilatuko duen neska-mutil talde bat jarri dituzte.

Banderaren igoera, zeroz azpitik

Gauerdian lehertu da festa. Hotz handiari aurre eginez, milaka pertsona batu dira Konstituzio plazan. Aurten, Club Vasco de Camping elkarteari egokitu zaio bandera igotzeko erantzukizuna.

 

 

Danbor hotsekin batera, muturreko tenperatura baxuak izan dira gaueko protagonistak. Izan ere, zeroz azpitik lau gradu izango zituztela iragarri zuen Euskalmetek. Hotzak, baina, ez ditu donostiarrak beldurtu.

 

 

Hiritar Merezimenduaren Dominak

Normalean, San Sebastian bezperan banatzen badira ere, aurten ez dute Urrezko Danborraren saririk banatu, Angels Barcelo kazetaria izateko proposamenak ez baitzuen lortu behar bezain beste babes. Horren ordez, 2017ko Hiritar Merezimenduaren Dominak eman dituzte eguerdian.

Aspanogi elkarteak, Uliako Gimnastikak, Kemen elkarteak, Jakintza Ikastolako bederatzi neskak eta Javier Hernaez Uranga Altzako parrokoak jaso dute golardoa.

Banderaren jaitsiera ere, zuzenean

Sarriegiren doinuak gauerdira arte izango dira entzungai Gipuzkoako hiriburuan. Festa bukatzeko, banderaren jaitsiera egingo dute, eta hori ere, zuzenean jarraitu ahalko da ETBn eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena