EITB Euskal Kantak
Euskal kantak
'Lore Hostoak' saioaren hiru atal berri datoz Aste Santuan
Madeleine, Xabi Aburruzaga eta Sara Zozaya izango dira protagonistak.
-
Madelein, Xabi Aburruzaga eta Sara Zozaya
Olatz Salvador donostiarrarekin egindako estreinu arrakastatsuaren ostean, Ekain Perez aurkezlea 'Lore Hostoak' saioaren atal berriekin datorkigu. Ostegunean, apirilak 9, Madeleine taldeko Gartxot Unsain elkarrizketatuko du, ostiralean, apirilak 10, Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarra eta astelehenean, apirilak 13, Sara Zozaya kantautorea.
Euskadi Irratian, 14:00etan izango da saioa eta bertan, artisten euskal kanta edo «lore hosto» gustokoenak zeintzuk diren jakingo dugu, gonbidatuak gehiago ezagutzearekin batera.