Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Erreportajeak

Erreportajeak Euskadi Irratian

Buruko osasuna: XXI. Mendeko gaitza

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Ainhoa Etxebestek buruko gaitzen inguruko erreportajea egin du Euskadi Irratirako.

"Orain 9- 10 urte piltrafa bat nintzen, orain ez, lehen ez neukan auto-estimua daukat eta normal bizitzeko gauza naiz " . Baikortasun horrekin hitz egin digu Mikelek bere lanpostuan eskaini digun elkarrizketan. Antsietateak eragiten dizkion portaera arraroak ditu diagnostikatuta eta botikei eta bere ahaleginari esker kontrolpean ditu gaur-gaurkoz .

Kolpeak hartuz eta asko sufrituz ikasi du zer eta zergaitik gertatzen zaion. Ondoeza eragiten zioten "Hutsune handiak" sentitzen zituen eta hauek onartu eta kudeatzen ikasi behar izan du buruko gaitzekin bizitzen ikasi egin behar delako.

Mariaren kasua diferentea da, ia berrogehi urteko seme eskizofrenikoa du. "Ezin genuen berarekin konektatu" barrura begira eta ohean etzanda eta bakardaderik handienean bizi zen.

"Sentimenduetaz hitz egitea ezinezko zitzaion", dio Maria.

Botikarekin eta laguntza sikiatrikoarekin izan ditu onaldiak , baina bizitzak aldian behin ematen dituen kolpe horietako batek ingresatu arazi egin du orain gutxi. Pixkanaka, familikoen goxotasunarekin eta
bere ahaleginarekin bere onera etortzen ari da .

Gaixotasun mentalak ez dakar biolentziarik

Mikelek, laguntza eskertzen du baina "babesa neurri batean ,baina ez exageratua" aldarrikatzen du "ez zara hiru urteko ume bat zaindu beharrekoa". Eta kritiko da gaixotasun mentala biolentziarekin zuzenean lotzen duten aurre-iritziekin ere "beldur horiek apurtu behar dira" esaten du ozen . "Gu gaixo ofizialak gara" azpimarratzen du diagnostikatu gabeko asozial asko dagoela gizartean gogora ekarriz.

Mariak ere aurre-iritziak baztertzeko eskatzen dio gizarteari, baina ez da harritzen buruko gaixoekiko izaten den jarrerarekin berari eta bere ingurukoei asko kosta zitzaien semeari gertatzen zitzaiona ulertzea "eta gu familia ginen ".

AGIFES elkarteak www.agifes.org bideratu behar dituen asmatzen.Antzerako kasuak dituzten jendeekin elkarteak barrua hustutzen ere laguntzen du.

Lana ezinbestekoa gizarteratzeko

Buruko gaitzak dituztenak gizarteratzeko garaian lanak eta errutinak asko laguntzen dute. Mikelek dio: "an zuzendua edo goizetik gauera zer egin behar zuen jakingo zuenar behar zuen eta Gureak-ekwww.grupogureak.com hori eskaini dio.

Lana errazteko laguntzaile horietako bat da Begoña , buruko osasun arazoak dituzten pertsonei&' || 'nbsp; "entzuten"&' || 'nbsp; ikasi du. Une puntual batzuetan "laguntza pixka bat eskainita" lankide hauek edozer lan egiteko gauza direla daki.

Konsultak beteta

Daramagun bizi modu azkar eta indibidualistarekin, Mikel ez da harritu suizidioen tasak izan duen gorakadarekin "jendeak ez du garbi nora joan nahi duen", psikiatren konsultak beteta daude. Bestela ere horregaitik "profesional gehiagoren beharra" somatzen du. Eta buruko gaixotasuna duten pertsonak lan merkatuan sartzeko benetako aukera izan dezaten "indarrean dagoen legedia"
bete eta bete araztea, laguntzak emanez "karidadea" egitera mugatu gabe.

Entzun hemen erreportaje osoa!