Erreportajeak
Erreportajeak Euskadi Irratian
Oreka bila
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Gizakia gizaki denetik dabil oreka bila: oreka físikoa eta oreka psikikoa.Eta garaian garaiko laguntzak bilatu ditu helburu horretan laguntzeko.
Azkenaldian oreka ez ezik, indarra eta malgutasun handiagoa agintzen duten holograma batzuk daude salgai lehen munduan. Silikonazko esku-muturrekoetan jarri dituzte balizko onura emango diguten holograma hoiek.
Pultserek izan dute harrakasta handiena, baina lepokoak edo soinean eramateko txartel gisara ere komertzializatu dituzte. Eguberrietan ugari erosi dira osasun edo kirol dendetan, senide eta lagunen artean oparitzeko.
Sumisan ortopedia saltegiko Ainhoak azaldu digunez “iritsi orduko saltzen dituzte “holograma duten esku-muturrekoak. Mexikon sortu zituzten, Estatu Batuetako kirolariek jarri zituzten modan eta gure artean kirolari izan edo ez erabiltzen dituzte gazteek bezala adinekoek .
Kuriositatea
Kuriositatea, besteren aholkua , kiroletarako gaitasun handiagoa izateko gogoa …asko izan litezke holograma erabiltzeko arrazoiak. Hala esan digute esku muturrean silokona edo neoprenozko pultserarekin ikusi ditugun erabiltzaileak.
Batzuk ez dute aparteko aldaketarik antzeman osasunean edo ekilibrioan, baina kentzeko arrazoirik ere ez dute izan . Beste batzuk bai , “jantzi dudanetik lo kategorian egiten dut” azpimarratu digu Joxanek sujestioaren aukera baztertzen ez duen arren. Behintzat inork ez digu esan Kalte egin dionik
Plazeboa
Holograma batek , Fisiologikoki, zelulen erasoa saihesteko balio dezakeenik ez du sinesten Iñaki Arratibel medikuak. Kirol medikuntzan aditua da eta esku-muturrekoak arlo honetan
Hobekuntzarik sortu duenik ez dela frogatu azpimarratu digu.
Itsu-bikoitza esaten zaion froga zientifikoa egitea proposatzen du Arratibelek ;alegia « erabiltzaileak eta ikertzaileak zein den zein jakin gabe » holograma duen pultsera eta ez daukanarekin aprobak egin eta emaitzak alderatzea.
Ahalegina
Nola nahi , Kirol medikuarentzat oreka, malgutasuna eta indarra ziurtatzeko « ariketa fisikoa gehitu, elikadura ona eta
entrenamendu egokia “ egitea dira aukera honenak, baina horrek ahalegina eskatzen du eta “beti ez gara prest izaten esfortzu hori egiteko” .